Kutsidazu bidea Ixabel, musikala


Joxean Sagastizabalaren "Kutsidazu bidea Ixabel" nobela gehien irakurri den euskarazko nobela da, arrakastatsu eta dibertigarrienetariko bat, orain formatu musikalean Demoden eskutik eta Patxi Barcoren zuzendaritzapean.
Musikalak umorea, maitasuna eta abesti dantzagarrien bitartez baserri bitxi batera euskara maila hobetzera joaten den Juan Martin gazte donostiarraren istorioa kontatzen du.
Musika eta letrak Demode Quartetek sortu ditu.
.jpg)
Gure ikuskizunekin batera beti diskoa doa, eta honek ez du gutxiago merezi. "Kutsidazu kantatzen Ixabel" izena du musikalaren abestiak biltzen dituen disko honek.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari esker egin dugu aurrera proiektu honekin.
Musika eta letrak Iker Huitzi, Joli Pascualena, Patxi Barco, Santi Romano, Jon Rodriguez eta Aiora Zulaikak egin dituzte, baina diskoan beste profesionalen lana ere aurkituko duzue: gure ikuskizunaren pertsonai guztiak (Maria redondo, Xanti Korkostegi, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa eta Karlos Nguema); Oreka TX, Pirata, Paula Azconarena eta Mikel Espinalena.